Politika -

Elkarrizketa ETB-n

Jesus Loza: 'Bildurekin bilera zintzoa eta errespetuzkoa izan dut'

Horrez gain, bizikidetzarako eta bakerako lantaldeak ezberdinen arteko "elkarrizketa zuzena eta diskretua" ahalbidetuko duela eta, itxaropentsu agertu da.

Jesus Loza bizikidetzarako eta bakerako lantaldearen ordezkaria. Argazkia: EITB
Jesus Loza bizikidetzarako eta bakerako lantaldearen ordezkaria. Argazkia: EITB
Jesus Loza bizikidetzarako eta bakerako lantaldearen ordezkaria. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jesus Loza baikor agertu da gaur goizean Eusko Legebiltzarrean bizikidetzarako eta bakerako lantaldea eratu delako. "Urte luzeetako liskarren ostean akordio batera heltzea eta lantaldea sortzea posible izan da eta horrek elkarrizketa zuzena eta diskretua ahalbidetuko du".

Bizikidetzarako eta bakerako lantaldearen ordezkariak esan du azken hilabetean burutu duen bilera-sortaren baitan Bildurekin ere batzartu dela eta bilera "zintzoa" eta "errespetuzkoa" izan zela azpimarratu du. 

Aurrerantzean ere indar politiko nahiz eragile sozialekin bilera egiten jarraituko duela iragarri du eta itxaropentsu agertu da "adostasunerako" borondatea antzeman duelako orain arte izandako harremanetan.

Presoen aferari dagokionez, Lozak uste du "legedia onartu" behar dutela, "gizarteratze neurriak izan ditzaten". "Ezker abertzaleak presoei egia esan behar die eta legea betetzeko eskatu behar die", erantsi du.

 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea