Politika -
Hauteskundeak Frantzian
Iparralden ere, Hollande garaile
Nicolas Sarkozy presidenteak beste leku batzuetan baino hobeto eutsi dio eta Bayrouk hirugarren postua lortu du, Fronte Nazionalaren aurretik.
Erredakzioa
Hauteskunde presidentzialak dira Frantzian boto-emaile gehien mobilizatzen dituzten hauteskundeak eta barruti bakarra dagoenez, departamentuz departamentu eman diren emaitzek ez dute garrantzirik. Iparralden, Nicolas Sarkozy presidentea François Hollande hautagai sozialistaren atzetik geratu da, baina ez ditu Frantziako beste leku batzutako emaitza txarrak lortu.
Sarkozyk Donibane Garazin, Biarritzen eta Donibane Lohitzunen irabazi du, baina hala ere, ez du lortu Hollanderi irabaztea eta UMPren hautagaiak Iparralden ere galdu egin du.
Hautagai sozialistak botoen % 29 jaso ditu, Sarkozyk, berriz, % 24. Bi hautagaien arteko aldea 20.000 boto ingurukoa izan da. Emaitza hori lortzeko, François Hollandek Baionan, Hendaian, Baigorrin eta Angelun irabazi du.
François Bayrou (MoDem) izan da hirugarrena eta Frantzian, orokorrean, emaitza txarrak izan baditu ere, Marien Le Pen Fronte Nazionaleko eskuin muturreko hautagaiaren aurretik geratu da.
Parte-hartzea % 82 ingurukoa izan da Pirinio Atlantikoetan, aurreko hauteskundeetan baino zertxobait txikiagoa.