Politika -

Ministroen Kontseilua

RTVEko presidentea Kongresuaren gehiengo osoak aukeratu ahal izango du

Era berean, telebista autonomikoak mantendu ala ez erabaki ahal izango dute erkidegoek, eta, mantentzen badituzte, pribatizatu ahal izango dituzte.

PPk ez du RTVEko presidentearen hautaketa PSOErekin adostu beharko. Efe.
PPk ez du RTVEko presidenetaren hautaketa PSOErekin adostu beharko.
PPk ez du RTVEko presidentearen hautaketa PSOErekin adostu beharko. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

RTVEko presidentea Kongresuaren gehiengo osoak aukeratu ahal izatea jasotzen duen Errege Lege Dekretua onartu du ostiral honetan Rajoyren Gobernuak. Aurrerantzean, beraz, ez dituzte Kongresuaren bi herenak behar izango, eta PPk beste talde politikoekin adostu gabe izendatu ahal izango du RTVEko presidentea.Soraya Saenz de Santamaria Gobernuko presidenteordeak azaldu duenez, neurri horren bidez RTVEko presidentearen hautaketa-prozesua jasaten ari den blokeoarekin amaitu nahi dute. Joan den legegintzaldian aurkeztu zuen dimisioa azken presidenteak, eta alderdien arteko adostasun ezak kargua hutsik utzi du urtebetez.Erkidegoek erabakiko dute telebista autonomikoak pribatizatu ala ez

Era berean, erkidegoei bere lurraldeko telebista autonomikoa pribatizatzeko aukera eskainiko dien lege proiektua onartu du Gobernuak. Neurri horrekin, telebista mantendu ala ez erabaki ahal izango du erkidego bakoitzak, eta, mantentzen baldin badu, pribatizatzeko aukera izango du.

Edonola ere, kudeaketa publiko zein pribatuaren alde egiten badute ere, telebista autonomiko bakoitzak sarrera eta gastuen arteko oreka mantendu beharko du, Aurrekontuen Egonkortasunerako Legearekin bat eginez.

Irratiek ez dute ordaindukoIrratiek futbol zelaietan sartzeko duten eskubidea berretsi du Espainiako Gobernuak. Horrela, zuzenean informatzeko kanonik ordaindu beharko ez dutela azaldu du Exekutiboak.

Eskubidea arautzeko lege-dekretu bat onartuko dutela iragarri du Soraya Sanchez de Santamaria Gobernuko bozeramaileak Ministroen Kontseiluaren ostean. Hala ere, sarrerak eta zenbait instalazioren erabilerak suposatzen duten gastua irratiek ordaindu beharko dutela zehaztu du Exekutiboak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea