Politika -

Kolonbiara bidaian

Rajoyren ustez ETA da urratsak eman behar dituena

Bien bitartean, ''legea eta Zuzenbide Estatua'' aplikatuko dituela esan du.

Mariano Rajoy, Bogotan. EFE
Rajoyren ustez ETA da urratsak eman behar dituena
Mariano Rajoy, Bogotan. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Mariano Rajoy presidentearen hitzetan, ''ETA da desagertzeko urratsak eman behar dituena'', eta, bien bitartean, Gobernuak ''legea eta Zuzenbide Estatua'' aplikatuko ditu.

"Desegin arte eta desegite hori espainiarrei jakinarazi arte, beste guztia sobera dago'', esan du Rajoyk komunikabide aurrean Bogotan egin duen agerraldian. "Pausoak eman behar dituena ETA da. Estatuak egin behar duen gauza bakarra da legea ezartzea eta Zuzenbide Estatuko baliabideak aplikatzea'', azaldu du Rajoyk.

'Bere planteamendua hiru kontzepturekin azaldu presidenteak: ''Legea, Zuzenbide Estatua eta erabateko desegitea''.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea