Politika -

6 hilabete indarkeriarik gabe

Fernandez Diaz: 'ETA desegingo litzateke, ezker abertzaleak eskatuta'

ETAren ahuleziaren eta Bildu eta Amaiurren arrakasten ondorioz, talde terrorista ezker abertzalearen "esanetara" dagoela gaineratu du Barne ministroak.

Fernandez Diazen ustez, ezker abertzaleak eragin handia du ETAren erabakiengan. Efe.
Fernandez Diazen ustez, ezker abertzaleak eragin handia du ETAren erabakiengan.
Fernandez Diazen ustez, ezker abertzaleak eragin handia du ETAren erabakiengan. Efe.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAk jarduera armatuaren behin betiko etena iragarri eta sei hilabetera, ezker abertzaleak hala eskatuko balio ETA desegingo litzatekeela esan du Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak.

Gai horri helduta, ministroak gaineratu egin du ezker abertzalearekin lotutako alderdiek " ez dutela elkarrizketa demokratikoan parte hartzeko aukerarik izango" ETAri desegiteko eskatzen ez dioten bitartean".

Ser irratiari egindakoa adierazpenetan, ETAren ahuleziak eta Bildu eta Amaiurren arrakastek, talde terrorista ezker abertzalearen "esanetara" egotea ekarri dutela gaineratu du Barne Ministerioko ordezkari nagusiak. Bere hitzetan, "euskal nazio askapenerako mugimendua deritzonaren lidergoa dute".

ETAk atentatua egiteko aukerei dagokienez, Fernandez Diazek esan du "talde terrorista bezala aritzeko antolatzeko gaitasuna galduta" duela.

Kale borroka

Kale borrokaren berragerpenaren harian, fenomenoa egungo "aztoramen sozialari" egotzi behar zaiola esan du ministroak, eta aztoramen horrek Euskadin "adierazpen propioa" duela gaineratu du. Hala ere, ezker abertzaleak istiluak deitoratu egin dituela azpimarratu du, garai berriekin "bat ez datozelako".

Fernandez Diazen ustez, ETAk urriaren 20an egindako iragarpena albiste ona izan arren, komunikatuak amaitu gabe jarraitzen du, behin betiko desagerpena iragarri arte.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea