Politika -
ETAko kidea
Hiru urte igarota ere Anzaren desagerpena ez dela argitu salatu dute
ETAko kide ohiaren senideek eta Jon Anza Kolektiboak uste dute desagerpena argitu gabe artxibatuko dela.
Erredakzioa
Hiru urte bete dira Jon Anza Baionatik Okzitaniako Tolosara bidean desagertu zela.
Familiak eta kasua argitzeko sortu zen Jon Anza Kolektiboak hitz gogorrez salatu dute Estatu frantseseko estamentu guztiek gertatutakoa argitzeko jarritako zailtasunak.
Besteak beste, familiari ospitalean egon zeneko mediku dossierra ukatzen diote eta kasuko epaileek eta fiskalek ez dute haiekin hitz egin ere.
Era berean, azken hiru urteetan Poliziaren aldetik eta epaitegietan izan diren akats guztiek Jon Anzaren desagerpenarekin lotura zuzena dutela salatu dute.
"Justiziaren jarrerak indartu egiten du Anzaren desagerpena politikoa izan zela dioen teoria", adierazi du Julien Brel abokatuak.
Hori horrela, Anzaren auzia, argitu gabe, artxibatu egingo dela uste dute senideek eta kolektiboak.