Politika -

Bakea eta elkarbizitza

Jesus Lozak bilera pribatua egin du ETAren biktimekin Madrilen

AVT elkarteak ez du bilera horretan parte hartu, Bizikidetzarako eta Memoriarako ordezkariari "zilegitasunik ez emateko, ETAren amaiera Poliziak kudeatu behar baitu".

Jesus Loza Bizkidetzarako eta Memoriarako ordezkaria. Artxiboko irudia: EITB
Jesus Loza Bizkidetzarako eta Memoriarako ordezkaria. Artxiboko irudia: EITB
Jesus Loza Bizkidetzarako eta Memoriarako ordezkaria. Artxiboko irudia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jesus Loza Bizikidetzarako eta Memoriarako ordezkari izendatu zuen Patxi Lopez lehendakariak. Gaur Madrilen izan da, ETAren biktimek osatutako elkarte ezberdinekin bilera pribatu bat egiteko, Jaurlaritzak Espainiako Hiriburuan duen ordezkaritzak jakitera eman duenez.

Bilera goizean egin dute, pribatua izan da eta ez dituzte komunikabideak gonbidatu.

Nolanahi ere, batzar horretan ez dira elkarte guztiak izan: AVT elkarteak uko egin dio hitzordu horretan parte hartzeari, "Lozari hizketakide zilegitasuna ez emateko", azpimarratu dio Angeles Pedrazak Europar Press agentziari.

"ETAren amaiera kudeatzeko zilegitasuna Estatuko segurtasun indarrei eta Espainiako Gobernuari soilik ematen diegu", esan du AVTko presidenteak.

Joan den martxoan kargua hartu zuenean, Jesus Lozak jakinarazi zuen Barne Ministerioarekin biltzeko asmoa zuela, gaixotasun larriak dituzten ETAko presoen inguruko txostena aurkezteko.

Biktimen eskera

ETAren desegiteaz gehiago eta presoen inguruan gutxiago hitz egiteko eskatu diote lehendakariari biktimek.

Maite Pagazaurtundua Terrorismoaren Biktimen Fundazioko presidentea, Daniel Portero "Dignidad y Justicia" elkarteko presidentea, Carmen Alvarez Terrorismoaren aurkako ahotsen presidenteordea eta Maria del Mar Blanco Miguel Angel Blanco Terrorismoaren Biktimen Fundazioko presidentea egon dira, besteak bete.

Lehendakariari "ETAko presoak Euskadira hurbiltzea lehentasuna ez izatea" helarazteko eskatu diote biktimek, bileraren ostean Porterok azaldu duenez.

"Lehendakariak bere jarrera aldatu behar du, ETAri desegiteko eskatu eta presoak hurbiltzearen inguruan gutxiago hitz egin", esan du Porterok. Bestalde, 1968 eta 1978 urteen artean poliziaren jazarpena jasan zutenak biktima gisa onartzeko Jaurlaritza prestatzen ari den dekretuaren inguruan, Lozak berretsi die ez dela bertan ETAko kiderik egongo.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea