Politika -

ETAren amaiera

Gobernuak ETArekin zuzenean hitz egiteko garaia dela uste du Amaiurrek

Amaiurreko Kongresuko bozeramaileak ETA "agente politiko" gisa ikusten du eta elkarrizketaren pisuak Euskadin egon behar duela uste du.

Xabier Mikel Errekondo. EFE
Xabier Mikel Errekondo. EFE
Xabier Mikel Errekondo. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Xabier Mikel Errekondo Amaiurreko Kongresuko bozeramaileak adierazi du "garaia heldu" dela Espainiako eta Frantziako gobernuek "ETArekin elkarrizketa zuzena" hasteko, eta Gobernuaren partetik keinuren bat ikusi duen arren, "agenda politikoan" sartu behar duela uste du. "Ezin dute ezkutatzen jarraitu", esan du Errekondok.

ETA "agente politiko bat gehiago" dela uste du Errekondok, beste alderdi eta erakundeak diren bezala, eta elkarrizketaren pisuak Euskadin egon beharko lukeela uste duen arren, Amaiurrek bere postulatuak Kongresura eramatea defendatu du Parlamentuko dinamikan parte hartuz.

Ezker abertzaleak, behin betiko bakea lortzeko nahian, elkarrizketa "bideratzeko" pauso garrantzitsuak eman dituela ziurtatu du. Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak orain aste batzuk ETAk "garrantzia politikoa" duela esan izanak aurrerapausoa dakarrela esan du Errekondok, "baina Parot doktrina berrestea bezalako erabakiekin ez datoz bat eta gatazkaren irtenbidean aurkako norabidean doaz", adierazi du.

Ildo honetan, Jose Antonio Pastor PSE-EEko bozeramaileak Radio Euskadinesan du ETAko presoek "oso ongi" dakitela "taldeko amnistiak" ez duela tokirik, "nahiz eta espetxe politika era malguago batean ezarri daitekeen, eurek ere pausoak ematen badituzte". Joseba Egibar EAJko bozeramaileak uste du ez dagoela arrazoirik "presoei ezker abertzaleak Espainiako legediarekin bat egiteko egindako ibilbide politikoa ukatzeko", baina amnistiaz hitz egitea akatsa dela uste du.

"Taldeko neurriak" hartzea arbuiatu du baita ere Laura Garrido PPko legebiltzarkideak. Gainera, EPPK-k hautatutako bozeramaileen inguruan, "erailketengatik kondenatuta daude, eta horregatik epaitu dituzte", adierazi du.

Bere ustez, eskakizunak "ETA-Batasunaren munduari zuzendu behar zaizkio, eta oraindik ez dute ETAren terrorismoa kondenatu", gaineratu du.

Bestalde "zerga amnistiaz hitz egin ahal izatea" kritikatu du Dani Maeztu Aralarreko legebiltzarkideak "euskal preso politikoen amnistiaren gaia tabua den bitartean ". "Beste gatazka batzuen esperientzia daukagu, eta presoen irteera taldekoa izan da", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea