Politika -

Elkarrizketa ETBn

Ertzaintzaren material berria 'zehatzagoa eta bigunagoa' izango da

ETB segurtasun aditua den tiro irakasle batekin izan da, Ertzaintza probatzen ari den istiluen aurkako material berriari buruz hitz egiteko.

Ertzaintzak eskopeta berriak erabiliko ditu urtarriletik aurrera. Argazkia: EITB.
Tiro irakasle batekin hitz egin du ETBk Ertzaintzaren eskopeta berriez

01:48

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETB segurtasun aditua den tiro irakasle batekin izan da, Ertzaintza probatzen ari den istiluen aurkako material berriari buruz hitz egiteko. Iñigo Cabacas gaztearen heriotzaren ondorioz, egunotan asko hitz egin da material berri horri buruz.

ETBk elkarrizketatu duen aditu horren arabera, Ertzaintzaren eskopeta berriek ez dute heriotzarik eragiten. "Ordua da gomazko pilotak alde batera uzteko", esan du.

Bere hitzetan, arma "zehatzagoa" izango da, "baina ez hilgarria". Foam deritzonez daude eginda, eta egungo pilotak baino askoz bigunagoa da eta ez du erreboterik egiten.

Gomazko pilotek segunduko 200 metroko abiadura har dezakete. Jaurtigai berriek, berriz, segunduko 70 metroko abiadura. Inpaktuak, beraz, zauriak sortzen ditu, baina heriotzarik ez.

Eskopeta berriek bi kilo baino ez dute pisatzen, eta mira ere badute. Horrela, ertzainek hobeto kontrolatu dezakete nora ari diren tiro egiten. Hori, adituaren esanetan, ezinezkoa da egungo materialarekin.

70. hamarkadan, gomazko pilotak aurrerapauso handia izan ziren, balak ordezkatu zituztelako. Baina orain, adituaren ustez, pilota horiek kentzeko ordua heldu da.

Katalunian, Kanarietan eta Andaluzian dagoeneko erabiltzen dituzte arma berri horiek. Euskadira urtarrilaren 1ean helduko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea