Politika -

Konstituzionalaren erabakia

Etxeratek 'Parot doktrina' bertan behera uzteko eskatu du

Parot dokrtinarekin "biziarteko kartzela-zigorra" ezartzen dela salatu du Etxeratek.

Etxerateko prentsaurrekoa Donostian. EITB
Etxerateko prentsaurrekoa Donostian. EITB
Etxerateko prentsaurrekoa Donostian. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

'Parot doktrina' bertan beheran uzteko eta neurri horregatik kaltetua dauden presoak aske uzteko eskatu du Etxeratek. Auzitegi Konstituzionalean helegiteak aurkeztu zituzten senideekin batera mintzatu dira Donostian Mattin Troitiño eta Pili Agirre bozeramaileak.

Kontituzionalaren erabaki "larria" salatu dute. ETAko hiru presoen kartzela-zigorrak luzatzen zituen autoak indargabetu ditu Konstituzionalak, 19 baztertu zituen eta 22ren izapideak onartu zituen. Agirrek irakurri duen oharrean, "mendekuan oinarritutako epaia" dela salatu dute, eta "presoen oinarrizko eskubideak" ez direla errespetatzen gaineratu dute. Bestetik, Parot doktrinak "biziarteko kartzela-zigorra" ezartzen duela salatu dute, "legez kanpokoa" dela eta ETAko presoei ezartzen zaien "salbuespeneko politika" agerian gelditzen dela adierazi dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea