Politika -
Krisia Aralarren
Hiru legebiltzarkideak 'alderditik at' daudela esan du Aralarrek
Kargua uzteko eskaera berretsi du zuzendaritzak eta alderdiko Berme Batzordeari barne diziplina bete duten ala ez ikertzeko eskatu diote.
Erredakzioa
Gaur goizean Aralarrek premiazko bilera batera deitu ditu Aintzane Ezenarro, Mikel Basabe eta Oxel Erostarbe "egoeraren larritasuna" ikusita.
Aralarren Hegoaldeko Batzordeak ez ohiko bilera egin du, eta aho batez onartu du ez zela onargarria "bazterketarik gabe espresuki ez dioen ponentziari baietza ematea". Gainera, hori gertatu ondoren karguak alderdiaren esku utzi behar zituztela nabarmendu du.
"Ponentziaren aldaketa eta murrizketa onartzearekin" salbuespenik gabeko elkarrizketaren defentsa hautsita geratu dela esan du zuzendaritzak. Gainera, "zuzendaritzak zehazki esandakoaren kontra bozka ematea alderdiaren barne arauak larriki hausten dituen jokabidea" dela adierazi dute.
"Zuek zeuek jarri zarete alderditik kanpo, eta ez dituzue aintzat hartu elkarrizketarako dei errepikatuak, azkenekoa gaur bertarakoa", adierazi dute ohar baten bitartez.
barne diziplina