Politika -

Espetxe-politika

AVTk inoiz ez du onartuko ETAko preso gaixoak hurbiltzea

Angeles Pedrazak esan du inoiz ez dutela hurbilketa onartuko, "presoak hiltzorian egon arren edota horretarako baldintza legalak bete arren".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Angeles Pedraza AVTren presidenteak argi eta garbi hitz egin du gaur: "Inoiz ez dugu onartuko gaixorik dauden ETAko presoak Euskadiko kartzelatara hurbiltzea, gaixotasun larriak izan arren edo hiltzorian egon arren". Era berean, PPren Gobernuak hurbilketaren aldeko hautua egingo ez duela espero du.

Carlos Urquijo Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariarekin Gasteizen egindako bileraren ostean egin ditu aipatu adierazpenak. Batzar horretan, ETAren amaiera "azkarra" eta "presazkoa" izan behar ez dela adierazi dio Pedrazak Urquijori, baita ETA "modu argian" garaitu behar dela ere. Presoak hurbiltzen badira, AVTk erabakia errespetatu egingo dutela esan du, "baina inoiz ez gara bat etorriko ETAko presoak hurbiltzearekin edota ETAko presoei bestelako pribilegioak ematearekin, horretarako baldintza legalak betetzen badituzte ere", nabarmendu du. Horrenbestez, 'Langraizko bidea' deitutakoaren aurka agertu da. PSOEren Gobernuak abian jarritako neurria izan zen: beste baldintza batzuen artean, biktimei barkamena eskatzen zieten presoak Langraitzera hurbiltzen zituzten. AVTren presidenteak jakinarazi duenez, Angel Yuste Espetxeetako Zuzendaritzako zuzendari nagusiarekin harreman zuzena dute eta orain arteko preso gaixoen hurbilketa guztiak PSOEren Gobernuak emandako aginduen ondorioz burutu dira.

Aitzol Gogorza presoa Sevillatik Basauriko espetxera eraman dutela eta, Pedrazak esan du baduela horren berri, kaleratze bat ez dela azpimarratu du eta pairatzen dituen arazo psikikoak artatua izan dadin aldatu dutela espetxez zehaztu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea