Politika -

Krisia Aralarren barruan

Ezenarrok, Basabek eta Erostarbek ez dute parlamentari kargua utziko

Hiru legebiltzarkideak Aste Santuaren ostean bildu nahi dute Patxi Zabaletarekin, eta zuzendaritzaren esku utzi dute zigorrak ezarri edo ez erabakitzea. Alderdiak asteazkenean biltzeko deia egin die.

Oxel Erostarbe, Aintzane Ezenarro eta Mikel Basabe. EFE
Oxel Erostarbe, Aintzane Ezenarro eta Mikel Basabe. EFE
Ezenarrok, Basabek eta Erostarbek Legebiltzarrean jarraituko dute

01:18

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarrean bake eta bizikidetza lantaldea sortzearen alde bozkatu zuten Aralarreko hiru legebiltzarkideek, hau da, Aintzane Ezenarrok, Mikel Basabek eta Oxel Erostarbek, ez dute kargua utziko, eta alderdiaren esku utzi dute zigorrak ezarri edo ez erabakitzea.

Aralarreko zuzendaritzak lantaldearen aurka bozkatzea agindu zien, ezker abertzalea ezingo baita partaide iraunkorra izan, baina aipatu hiru legebiltzarkideek irizpidea urratu eta alde bozkatu zuten. Horrenbestez, legebiltzarkide kargua alderdiaren esku uzteko eskatu zien zuzendaritzak.

Aralarreko beste legebiltzarkideak, Dani Maeztuk, agindua bete eta aurka bozkatu zuen.

Ezenarrok, Basabek eta Erostarbek prentsaurrekoa eskaini dute gaur Legebiltzarrean, eta bertan azaldu dute "kontzientziak bultzatuta" bozkatu zutela lantaldearen alde.

Hori dela eta, zuzendaritzak zigorrak ezarri nahi badizkie, "zuzendaritzaren beraren eskuduntza" dela gaineratu dute.

Zuzendaritzak bihar batzartzea eskatu die, baina haiek Aste Santuko oporren ostean egitea proposatu dute.

Hala ere, zuzendaritzak bidali duen azken ohar batean, asteazkeneko bilerak bere horretan jarraitzen duela adierazi dute, "egoeraren larritasunak ez duelako oporretarako edo egoera luzatzeko aukera ematen".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea