Politika -
Zatiketa Aralarren
Maeztuk argitu duenez, oraindik ez du legebiltzarkideen erantzuna jaso
Radio Euskadiko "Ganbara" irratsaioan azaldu duenez, egoera berriro bideratzea espero du. "Lehen urratsa Ezenarrori, Basaberi eta Erostaberi dagokie, dimisioa aurkeztuz", azpimarratu du.
Erredakzioa
Ostiral gau honetan Radio Euskadiko "Ganbara" irratsaioan Dani Maeztuk adierazi duenez, oraindik ez dute Ezenarroren, Basaberen eta Erostarberen erantzunik jaso, Patxi Zabaletak haien dimisioa eskatu ostean.
Eusko Legebiltzarrean eztabaidatutako bakerako eta elkarbizitzarako lantaldearen gainean bozkatzerako orduan Aralarrek ezarritakoari eutsi dion bakarra izan da Dani Maeztu legebiltzarkidea. "Ganbara"n eskainitako elkarrizketan esan duenez, egoera berriro bideratzea espero du.
Aintzane Ezenarro, Mikel Basabe y Oxel Erostarbek bakerako lantalde honen alde bozkatu dute, Aralarreko Exekutibak emandako irizpidearen aurka. Maeztuk esan duenez, erabaki baten aurka egotea "zilegia" da baina alderdiari ere "errespetua" sor zaio.
" 'Bazterketarik gabe' hitzak mantendu beharrekoak ziren eta mantendu ez direnez, Aralarrek horren aurka bozkatu behar zuen", azaldu du. Legebiltzarkidearen aburuz, eztabaida funtsezkoa da, "eta hori guztiontzako da: ETArentzako eta gainontzekoentzako ere, bakeari buruz hitz egiteari uko egiten diotenentzat ere".
"Ziur nago Aintzane Ezenarro bazterketarik gabeko elkarrizketa baten alde dagoela", nabarmendu du Maeztuk, "baina bozkatutako testuak ez du hori jasotzen".