Politika -
Kalean dira
'Parot doktrina' kendu zieten ETAko hiru presoak aske utzi dituzte
Jose Ignacio Gaztañaga, Jose Maria Perez Diaz eta Juan Maria Igarataundi ETAko presoak aske geratu dira ostiral honetan.
Erredakzioa
Auzitegi Konstituzionalak 'Parot doktrina' erretiratu zien ETAko hiru presoak libre uzteko agindua eman du Auzitegi Nazionalak, eta Ignacio Gaztañaga Vidaurreta, Juan Maria Igarataundi Peñagarikano eta Jose Maria Perez Diaz ETAko presoek kartzela utzi dute ostiral honetan.
Konstituzionalaren epaia jaso ondoren, ETAko hiru presoen kartzela-zigorrak luzatzen zituen autoak indargabetu egin ditu, autoen aurretik izandako prozedurei berriro helduta.
Gaztañaga Toledoko Ocaña espetxean egon da eta 2006ko martxoaren 29an atera behar zuen. Igaratamundi Mansilla de las Mulas Leoneko udalerriko espetxean zegoen eta 2009ko apiriletik aske egon beharko luke. Perez Diaz Burgoseko kartzelatik atera dute (2008ko abenduaren 15tik aske egon behar zuen).
Fax bidez bidalita
Kartzelatik ateratzeko aginduak fax bidez bidali dituzte espetxeetara. Lehen bi kasuetako aginduak Zigor Arloko Salaren lehen atalak eman ditu, eta hirugarrena, aldiz, bigarren atalak.