Politika -

Parot dotrina

Konstituzionalaren ebazpenak bakea oztopatzen du, Herriraren arabera

Euskal presoen eskubideen aldeko mugimenduak "gogoeta" egitea eskatu die eragile politiko, sozial eta sindikalei estrategia bat adostu eta "Konstituzionalaren erabakia iraultzeko".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Herrira euskal presoen eskubideen aldeko mugimenduak salatu du Auzitegi Konstituzionalaren erabakiak, 'Parot dotrina'ren kontrako helegiteak atzera botatzeak, bakerako bidea oztopatzen duela, "atzerapausoa" delako.

Amaia Esnal eta Jon Garai Herriraren bozeramaileek prentsaurrekoa eman dute gaur Gasteizen eta Konstituzionalaren ebazpena bakerako bidean "atzerapausoa" eta presoen giza eskubideen kontrako erasoa dela adierazi dute, izan ere, "Parot dotrina" bizi-arteko kartzela zigorra dela diote.

"Parot dotrina" izenekoa 2006an ezarri zuen Auzitegi Gorenak, Henri Parot ETAko kide ohiaren helegitea errefusatu zuenean. Auzitegi Nazionalak uko egin zion zigorrak pilatzeko eskariari eta Paroten defentsak orduan Gorenera jo zuen.

Konstituzionalak atzo eman zuen ebazpenaren harira, Herrirak gogoeta" egitea eskatu die eragile politiko, sozial eta sindikalei estrategia bat adostu eta "Konstituzionalaren erabakia iraultzeko".

Era berean, gizarteari mobilizatzeko deia egin diote eta gaur herrietan egingo diren kontzentrazioetan eta bihar Iruñean preso gaixoak askatzea eskatzeko egingo den manifestazioan parte hartzea eskatu diete herritarrei.

Garayk azpimarratu du "alor politiko eta juridiko" hainbatek jarri dutela "zalantzan" Parot dotrina eta "euskal gizartearen gehiengoak" ere zigor hori "baliogabetzea" eskatu duela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea