Politika -

Exekutibak berrituta

Ortuzar, Egibar eta Agirre, EAJko lurralde-batzordeetako presidente

Euzkadi Buru Batzarra (EBB) astelehenean bilduko da guztiz eraberrituta. Orduan hasiko dute lehendakari izateko EAJko hautagaia zein izango den erabakitzeko prozesua.

EAJk lurralde-zuzendaritzak berritu ditu larunbat honetan. Argazkia: EITB
EAJk lurralde-zuzendaritzak berritu ditu larunbat honetan. Argazkia: EITB
Euzko Alderdi Jeltzalearen lurralde buruzagitzak aukeratu dituzte

01:17

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Xabier Agirre EAJko Araba Buru Batzarreko (ABB) presidente izendatu dute, ofizialki. Arabako bozkaketak beste lurraldeetakoek baino ikusmin handiagoa sortu du Arabako EAJren barruan izandako borroka ezberdinengatik.

Gainontzeko lurraldeetan ez da ezustekorik izan. Bizkaian, Andoni Ortuzarrek BBBko presidentetzari eutsi dio, eta Gipuzkoan Joseba Egibar atera da berriro ere garaile. Nafarroan, aldiz, Manu Ayerdi izango dute arduradun nagusi bertako jeltzaleek, eta Iparralden, berriz, Txaro Goikolea.

Prozesu iskanbilatsuena Araban izan da. Azkenean, EAJko afiliatuek aldaketaren alde egin dute. Iñaki Gerenabarrenari kalte egin dio De Miguel auziak, eta, 10 urte agintean eman ondoren, kargua Xabier Agirreren eskuetan utzi behar izan du. Agirre Arabako ahaldun nagusi ohia da eta Iñigo Urkulluren ideietatik gertuago dago.

Araba Buru Batzarreko kide dira, Monika Arbaiza, Beatriz Artolazabal, Maixabel Azpillaga, Natalia Elorza, Unai Grajales, Eugenio Jiménez, Izaskun Moyua, Miren Nanclares, Borja Ormaetxea, Iñaki Prusilla, Ana Ruiz de Alegria, José Antonio Suso, Jon Uriarte eta Luis Zarrabeitia.

Bizkai Buru Batzarra ondorengoek osatzen dute: Amaia Arregi, Luis Mari Arteach, Arantza Aurrekoetxea, Gotzon Bilbao, Eusebio Larrazabal, Gotzon Lobera, José Pérez, Unai Rementeria, Idoia Sagastizabal, Xabier Sagredo, Itziar Sasiain eta Naiara Zamalloa.

Gipuzkoan, Joseba Egibar

Joseba Egibar jeltzale izendatu dute EAJren Gipuzkoa Buru Batzarreko presidente berria, larunbat honetan izandako lurralde-Batzordean botoen % 75a eskuratu ostean. % 23k zuri bozkatu du eta botoen % 2a baliogabetu dute.

Ohar baten bidez Gipuzkoa Buru Batzarrek jakinarazi duenez, Maria Eugenia Arrizabalaga eta Bakartxo Tejeria izango dira berriro ere Gipuzkoako zuzendaritza honetan. Halaber, Idoia Elorza erakunde arduraduna, Jon jauregui erakunde politikaren arduraduna eta Xabier Arruti, Idoia Yeregui eta Lourdes Jauregiberri burukideak izango dira horren parte.

Gainera, beste zazpi burukide izango dira Exekutiba berrian: Jokin Bildarratz (Eudel), Irune Berasaluze EBBko burukide ohia, Xabier Barandiaran soziologoa, Iñaki Txueka, Joxe Miel Uribarren, Bittor Oroz eta Maite Peña. Guztiak euskal hiztunak dira.

Gipuzkoako Lurralde Batzordeak Batzar Nazionaleko 25 ordezkari aukeratu ditu, Gipuzkoako EAJren barne karguen hautaketari amaiera emanda.

Nafarroako EAJ

Nafarroako EAJko Lurralde Batzordeak Manu Ayerdi hautatu du presidente berria. Ayerdi Nafarroa Bai alderdiko parlamentaria da Nafarroako Ganberan, Ortiz, bi kargu aldi berean hartuko ditu. Ayerdik ohar baten bidez zabaldu duenez, "egungo garai zailenek politikari beste ikuspuntutik eusteko beharra jarri dute mahai gainean".

Napar Buru Batzarrara ondorengoek osatzen dute: Peio Aierdi, Andoni Albeniz, Miguel Ardanaz, Amaia Arrizabalaga, Xabier Comas, José Luis Etxegarai, Ventura González, Unai Hualde, Carlos Martija eta Vicente Soravilla.

Lehendakari izateko hautagaia

Gauzak horrela, Euzkadi Burua Batzarra (EBB) alderdiaren zuzendaritza osatuta geratu da, ABBko, BBBko, GBBko eta NBBko presidenteak barne.Txaro Goikolea Iparraldeko arduradun nagusia ere zuzendaritzan izango da.

Hurrengo pausoa lehendakari izateko EAJko hautagaia erabakitzea da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea