Politika -
Biktimak
Biktimek helegiteak aurkezteko aukera babestu du Barne Ministerioak
Barne ministroak azaldu duenez, legea aldatuko dute terrorismoaren biktimek edo indarkeria handiko krimenen biktimek helegitea jartzeko aukera izan dezaten delitugileak askatzen badituzte.
Erredakzioa
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak baieztatu duenez, legea aldatuko dute terrorismoaren biktimek edo indarkeria handiko krimenen biktimek helegitea jartzeko aukera izan dezaten delitugileak askatzen badituzte.
Fernandez Diezek azpimarratu du beharrezkoa dela biktimei, entzuteaz gain, "zilegitasun aktiboa" ematea prozesuaren parte izan daitezen.
Angel Yuste Kartzela Zuzendaritzaren idazkari nagusiak atzo iragarri zuenez, ETAko presoek mesedeak edo baldintzapeko askatasuna jasotzeko espetxeetako zaintza epaileak edo Administrazioak hartutako erabakiaren aurrean biktimek helegitea jarri ahal izatea proposatuko du.
Aukera hau Justizia Ministerioa lantzen ari den Biktimaren Estatutuan jaso dezaten nahi du espetxeetako idazkari nagusiak. Egun presoa bera eta Ministerio Fiskala dira espetxeetako zaintza epailearen erabakien aurrean helegitea aurkeztu dezaketen bakarrak.