Politika -

Espetxe politika

Biktimek kaleratzeen kontra helegitea jarri ahal izatea proposatu dute

ETAko presoek mesedeak edo baldintzapeko askatasuna jasotzeko erabaki baten aurrean biktimek helegitea jarri ahal izatea proposatuko du Angel Yuste espetxeetako zuzendari nagusiak.

Presoen kaleratzearen kontra biktimen helegitea proposatuko dute
Presoen kaleratzearen kontra biktimen helegitea proposatuko dute
Presoen kaleratzearen kontra biktimen helegitea proposatuko dute

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Espetxeratuen zaintzako epaileak edo Administrazioak ETAko presoek mesedeak edo baldintzapeko askatasuna jasotzeko erabakiz gero, horren aurrean biktimek helegitea jarri ahal izatea proposatuko du Angel Yuste espetxeetako zuzendari nagusiak.

''Espetxeratuen zaintzako epaileak edo Administrazioak euren interesei eragiten dien erabaki bat hartuz gero, biktimak helegitea aurkezteko legitimatu beharko liratekeela uste dut, gaur egun biktimak ez baitu aukera hori eta Administrazioak ere ez'', esan du Yustek Informazioa, Biktimak eta Terrorismoaren VII. mintegian.

Aukera hau Justizia Ministerioa lantzen ari den Biktimaren Estatutuan jaso dezaten nahi du espetxeetako zuzendari nagusiak. Egun presoa bera eta Ministerio Fiskala dira espetxeratuen zaintza epailearen erabakien aurrean helegitea aurkeztu dezaketen bakarrak.'Langraiz bidea'

Era berean, Yustek 'Langraiz bidea' defendatu du, eta egindakoaz damutu diren eta bide hori hautatu duten hogei bat preso Euskadiko kartzeletara igorri eta zenbait espetxe abantaila jaso dituztela azaldu du. 'Langraiz bidea' ez dela berria adierazi du espetxeetako zuzendari nagusiak, eta egon ''beti'' egon dela gaineratu du.

Espetxe abantaila horiek jaso ahal izateko presoek bete behar dituzten baldintzak zeintzuk diren gogoratu du Yustek: ''Bandatik bereiztea, egindako krimenekin damutzea eta biktimei barkamena eskatzea''. Edonola ere, aitortu egin du justiziarekin kolaboratzeko eskaera betetzea ''zailagoa'' dela, oraindik argitzeko dauden atentatuen inguruko datuak ezagutzen dituzten presoei bakarrik eskatu ahal zaizkielako, bere esanetan.

'Langraiz bidea' kontrara ere izan daiteke

'Langraiz bidea' kontrara ere egin daitekeela esan du espetxeen arduradunak, eta Euskaditik gertu dauden kartzeletan zeuden bi preso urrundu egin dituztela jakinarazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea