Politika -
ETA presoak
Herrirak ETAko preso gaixo larrien askatasuna eskatu du
Herriraren hitzetan, erakundeek preso gaixo larrien askapena bultzatzea "beharrezkoa" da.
Erredakzioa
Herrira ETAko presoen aldeko mugimenduaren hitzetan, erakundeek ETAko preso gaixo larrien askapena abian jarri behar dute.
Donostian egindako prentsaurreko batean, Amaia Esnal eta Manu Ugartemendia Herrirako bozeramaileek eta Jaiki-Hadi elkarteko zenbait medikuk txosten bat aurkeztu dute ETAko 15 preso gaixo larrien egoera azaltzeko.
Herriraren hitzetan, erakundeek preso horien askapena bultzatzea "beharrezkoa" da, "mediku profesionalek esandakoari jarriki".
Herriraren iritziz, "pauso logiko bakarra" 15 preso horien askapena da eta giza eskubideak kontuan hartuta hori da espero" dutena; izan ere, "ezin justifikatu daitezkeen egoerak mantentzen ari dira", minbizia, eskizofrenia edo bihitzeko arazo larriak dituzten presoak kartzelan mantenduz.
Bestalde, martxoaren 31ean Iruñean egingo den mobilizazioan parte hartzeko deia egin dute, "preso gaixo larrien askatasuna eskatzeko".