Politika -

Polemika

Telefonicak Soraya Saenz de Santamariaren senarra fitxatu du

Era berean, Eduardo Madina PSOEko idazkari nagusiaren emaztea ere kontratatu du Telefonicak. Kontratazio hauek polemika piztu dute.

Soraya Saenz de Santamaria eta haren senarra, Ivan Rosa. Argazkia: vanitatis.com
Soraya Saenz de Santamaria eta haren senarra, Ivan Rosa. Argazkia: vanitatis.com
Soraya Saenz de Santamaria eta haren senarra, Ivan Rosa. Argazkia: vanitatis.com

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ivan Rosa Estatuko abokatu eta Soraya Saenz de Santamaria ministroaren senarra kontrata du Telefonicak, konpainiaren departamentu juridikoan lan egiteko, El Confidencial webguneak jakitera eman eta Europa Press agentziak baieztatu duenez.

Horrez gain, Telefonicak Eduardo Madina PSOEk Kongresuan duen taldearen idazkari nagusiaren emaztea, Paloma Villa, ere kontratu dute.

Alderdi Sozialistak esan du bi kontratazioak ezin direla parekatu, ez delako gauza bera Gobernuan dagoen PPko goi-karguak edo Espainiako ministroen senideak kontratatzea.

Gainera, Alderdi Sozialistatik gogor kritikatu dute Paloma Villaren kontratazioa Ivan Rosaren fitxaketaren berri eman ostean zabaldu izana, eta filtrazio horren atzean PP dagoela iradoki dute.

Paloma Villa bere merituengatik kontratatu dutela azpimarratu dute; izan ere, "Madinak ez du bere emaztearen aldeko inolako gestiorik egin". Villa Telefonicaren kanpo harremanetarako departamenduan lan egiteko kontratatu dute.

Aurretik, Alderdi Sozialistaren aholkularia izan zen Europako Parlamentuan eta Trinidad Jimenez Atzerri ministro ohiaren kabinetean ere lan egin zuen. Beraz, lanpostu horretarako pertsona egokia dela defendatu dute PSOEren iturriek.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea