Politika -

Osoko bilkura Legebiltzarrean

Politika ekonomikoak aurrez aurre jarri ditu PP eta PSE

Alderdi Popularraren iritziz, Eusko Jaurlaritza "ez da batere ondo ari" eta dagoeneko bidaietan "aurrekontuetan ezarritakoa baino gehiago" gastatu duela salatu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Politika ekonomikoaren harira eztabaida sortu da PSE-EEren eta PPren artean Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkuran.

 PSEk, berriz, popularren eskakizunak "talibantzat" jo ditu.

Alderdi Popularraren iritziz, Eusko Jaurlaritza "ez da batere ondo ari" eta dagoeneko bidaietan "aurrekontuetan ezarritakoa baino gehiago" gastatu duela salatu du.

Hala ere PSEk eta PPk Legebiltzarrean duten gehiengoari esker ekimen bat aurrera ateratzea lortu dute. EAJ abstenitu egin da, Aralarrek, Eusko Alkartasunak, Ezker Anitza-IUk eta UPyDk, berriz, kontra bozkatu dute.

Eusko Jaurlaritzari "gastu arruntaren eraginkortasuna hobetzeko oreka esfortzu bat egitea" jasotzen da proposizioan, sektore publikoa arrazionalizatzea.

Lanbideko langileen lanpostu-zerrenda egiteko eskatu dute

Halaber, Eusko Legebiltzarrak Lanbideko lanpostu-zerrenda egin eta onartzeko eskatu dio Jaurlaritzari, izan ere hori lan eskaintza publikoa aurkezteko beharrezkoa baita.

Proposamena alderdi guztiek onartu dute PSE-EEk izan ezik. Sozialistek popularren kontra bozkatu dute, ekimenean ezarritako bi hilabeteko epean hori "ezin dela bete" argudiatuta.

Nerea Llanos legebiltzarkide popularrak Eusko Jaurlaritzak Lanbideko lanpostu-zerrenda egiteko jarritako epea ez bete izana aurpegiratu dio Jaurlaritzari. Joan den urrian Eusko Legebiltzarrean onartutako legekoa ez den proposamen batean jasotakoaren arabera otsailerako prest izan behar zutela adierazi du.

Llanosen ustez, Lanbiden lan egiten dute pertsona kopurua jakiteak erakundeko langileei egonkortasun gehiago emango die, izan ere, behin lanpostuen zenbatekoa ezagututa lan eskaintza publikoaren deialdia egin beharko litzateke.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea