Politika -

ETAko presoekin

Espetxe Legea 'eskuzabaltasunez' aplikatuko du Espainiako Gobernuak

"Inork ez ditu erritmoa markatuko, Gobernuak duen ibilbidea ez du inork baldintzatuko", adierazi du Jorge Fernandez Diez Barne ministroak.

Jorge Fernandez Diez, Barne ministroa. Argazkia: EITB.
Jorge Fernandez Diez, Barne ministroa. Argazkia: EITB.
Jorge Fernandez Diez, Barne ministroa. Argazkia: EITB.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

ETAko presoei aplikatutako espetxe politika "inork" ez duela baldintzatuko adierazi du gaur Jorge Fernandez Diez Barne ministroak. Bere hitzetan, Legea "zorroztasunez" aplikatu egingo dute, baina legeak aurreikusitako "eskuzabaltasun guztia" kontutan hartuz. "Inork ez ditu erritmoa markatuko, Gobernuak duen ibilbidea ez du inork baldintzatuko" gaineratu du Senatuan egin duen agerraldian. Berretsi duenez, Gobernuak presoak banan-banan gizarteratzearen alde egingo du.

Barne arduradunak esan du hura izango dela jarraituko duten "gidoi" bakarra, espetxe politikak markatutakoa. "Zorrotz" baina "eskuzabaltasunez" aplikatuko dutela errepikatu du, beti ere "zuhurtzia, inteligentzia eta diskrezioa" erabiliz.

"Ez ETAk ezta ezker abertzaleak ere ezin izango dute ETAren terrorismoarekin gertatutakoa kutsatu", nabarmendu du. "Inork ez du Mariano Rajoyren Gobernuak hasitako bidea markatuko", azpimarratu du.

Biktimak Gobernuaren "lehentasuna" izango direla gogoratu du eta biktimentzat aurreikusitako diru-laguntzak ez dituztela murriztuko adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea