Politika -

Barne Ministerioaren ekimena

Terrorismoaren biktimentzat 'leihatila bakarreko' zerbitzua martxan da

Zerbitzu berria Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza Orokorraren egoitzan dago.

Barne ministerioren menpe egongo da zerbitzu berria.
Barne ministerioren menpe egongo da zerbitzu berria.
Barne ministerioren menpe egongo da zerbitzu berria.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Terrorismoaren biktimak euren laguntzen eta zerbitzuen izapideak egiteko, "leihatila bakarra" jarri dute martxan. Barne ministerioaren menpe dagoen Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza Orokorraren zerbitzua da.

Helburu nagusia laguntza politikak areagotzea eta terrorismoaren biktimak izan direnei laguntzea da. Jorge Fernandez Diaz Barne ministroaren taldeak azaldu duenaren arabera, biktimek aspalditik egin zuten eskaera da.

Sonia Ramos Terrorismoaren Biktimen Laguntzarako Zuzendaritza Orokorreko arduradunak zuzenduko du taldea, eta biktimei, besteak beste, laguntza eskaerak behar den erakundeetara bideratzeko informazioa eskainiko diete.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea