Politika -

% 55eko murrizketa

EAEko eta Nafarroako bizkartzainen ustez murrizketa 'arinegi' egin da

Santiago Fontenla bizkartzainen elkarteko presidenteak euren kolektiboa "oraindik erakunde terroristaren jomuga" dela azpimarratu du.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Santiago Fontenla EAEko eta Nafarroako Jarduneko Bizkartzainen Elkarteko presidenteak adierazi duenez, Barne Ministerioak bizkartzain kopurua murrizteko erabakia 'arinegi' hartu du. Espainiako Gobernuak, alegia, % 55 murriztu du bizkartzain kopurua.

Fontenlak Punto Radio ABC irratian egindako elkarrizketa batean euren taldea "oraindik erakunde terroristaren eta kaleko terrorismoaren jomugan" dagoela azpimarratu du. "Duela ordu gutxi Euskadin protagonista izan den kale terrorismo horren" jomugan daudela gogoratu du.

ETAk indarkeria behin betiko amaitu duela iragarri eta gero alderik nabaritu duten galdetuta, bizkartzainen elkarteko presidenteak "ezker erradikalaren presentzia areagotu" dela adierazi du. "Pintadekin, pankartekin eta ohiko ekimenekin", erantsi du.

Hala, horrelako ekimenak "nabarmen areagotu" direla adierazi du. "Ezker erradikalaren presentzia biderkatu dela baieztatu dezakegu eta euren presentzia nabarmena da oso", gaineratu du.

Barne Ministerioak erabakitako murrizketaren ondoren bizkartzainen egoeragatik galdetuta, Fontenlak azaldu du Ignacio Ulloa Estatuko Segurtasun idazkariarekin egindako azken bileran "sentsibilitate apur bat" ikusi zuela.

"Interesgarriak izan daitezkeen hainbat aukera proposatu genizkion, tartean Espainiako genero indarkeriaren biktimak babestea eta baita espetxe edota beste eraikin batzuk babestea ere", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea