Politika -

Melchor Gil kasua

Gil kasuan 'azkartasunez' jokatzeko esan dio Patxi Lopezek Justiziari

"Melchor Gilen egoera eta zorrotz gordeta egon beharko lukeen dokumentuaren ustezko filtrazioa" azkar argitzea nahi du lehendakariak.

Patxi Lopez lehendakaria. Argazkia: EITB
Patxi Lopez lehendakaria. Argazkia: EITB
Gilen kasua bukaerara arte eramatea eskatu du lehendakariak

01:32

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Patxi Lopez lehendakariak Melchor Gil buruzagi sozialistaren kasuan "azkartasunez" jokatzeko eskatu dio Justiziari, baita ustezko filtrazioaren kasuan ere.

Melchor Gilen egoera fiskala ez zuela ezagutzen esan du lehendakariak, eta Justiziaren eskuetan dagoen gaia dela gaineratu du. "Gustatuko litzaidakeena hau guztia azkar egitea da, Melchor Gilen egoera argitzeko eta zorrotz gordeta egon beharko lukeen dokumentuaren ustezko filtrazioa argitzeko ere".

Gilek "zerga aitorpenean hutsak" zeudela onartuduela esan du Patxi Lopezek, ez ordea, iruzur egin zuela, eta jada "zuzendu" duela azaldu du. Gainera, ez dagoela inputatuta ziurtatu du.

Bestalde, Legebiltzarrean bakearen eta elkarbizitzaren inguruko foroa eratzeko proposamenak, UPyD eta EA, "bere zalantzekin" kenduta, "ez zuen alderdien aurkako jarrera izan", esan du. Eta "segituan" "errealitate bilakatuko dela" uste du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea