Politika -
ETA-ren amaiera
Barne Ministerioak % 55 murriztu du bizkartzain kopurua
Bizkartzainek salatu dute Espainiako Gobernuak 425 kaleratu dituela azken egunetan.
Erredakzioa
Barne Ministerioak % 55 murriztu du EAEn eta Nafarroan ETAk mehatxatutakoak babesteko bizkartzainen kopurua, bi lurraldeetako Jarduneko Bizkartzainen Elkarteak jakinarazi duenez.
Aipatu iturrien arabera, Espainiako Gobernuak 425 bizkartzain pribatu kaleratu ditu azken egunetan, eta beraz, 789 izatetik, 364 izatera pasatu dira Gobernu zentralaren esku dauden bizkartzainak.
Horri gehitu behar zaio Eusko Jaurlaritzak ere abiatutako murrizketa "basatia", elkartearen hitzetan.
Santiago Fontela EAEko eta Nafarroako Jarduneko Bizkartzainen Elkarteko presidenteak adierazi du Barne Ministerioaren murrizketa "kolpe latza" dela "desagertzeko zorian" dagoen kolektibo honentzat.
"Munduko herrialde bakar batek ere ez ditu albo batera utzi demokraziaren eta askatasunaren alde bizia arriskatu dutenak; tamalez, horretan ere aitzindari da Espainia", deitoratu du.