Politika -

'La Pepa'

Cadizko Konstituzioak 200 urte bete ditu

1812ko martxoaren 19an aldarrikatu zuten Espainiako lehen Konstituzioa, Iraultza frantsesak sustatutako ideia liberalak bildu zituena. 200. urteurrena ospatzeko ekitaldi ugari zango dira Cadizen.

Cadizko Konstituzioaren 200. urteurrena ospatzen da gaur. Argazkia: EITB
Cadizko Konstituzioaren 200. urteurrena ospatzen da gaur. Argazkia: EITB
Espainiako Konstituzioak 200 urte bete ditu

01:17

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Duela 200 urte, 1812ko martxoaren 19an, Espainia eta Frantzia gerran zirela, Cadizko Gorteek Espainiako lehen Konstituzioa onartu zuten.

'La Pepa' izenaz gogoratzen da Konstituzio hura, San Jose egunean aldarrikatu zutelako, hain zuzen. Frantziako Iraultzak bultzaturiko ideia liberalak bildu zituen, baina bi urte besterik ez zuen iraun indarrean.

'La Pepak', besteak beste, herri-subiranotasuna, botere-banaketa eta adierazpen eta inprenta askatasuna ezarri zituen.

Ospakizuna, Cadizen

Espainiako errege-erreginak eta Rajoyren Gobernuko ordezkariak Cadizen dira astelehen honetan 1812ko Konstituzioaren 200. urteurrena ospatzeko.

Legegintza eta botere judizialeko goi ordezkariak ere ospakizun ekitaldietan izango dira.

San Felipe Neri Oratorioan izan da ekitaldi nagusia gaur eguerdian. Bertan, lehenik, Pio Garcia-Escudero Senatuko presidenteak hartu du hitza; ondoren, Jesus Posada Kongresuko presidenteak; eta azkenik, Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea