Politika -

Presoak hurbiltzea

EAEko fiskal nagusiarentzat Parot doktrina zehazteko ordua da

Carlparsororen ustez, barkamena eskatzea edo damua adieraztea "erabakigarria" izan daiteke presoentzat, "Langraiz bideak" erakusten duen moduan.

Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusia ETBko elkarrizketa batean. Argazkia: EITB
Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusia ETBko elkarrizketa batean. Argazkia: EITB
Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusia ETBko elkarrizketa batean. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Juan Calparsoro EAEko fiskal nagusiak esan du "Parot dokrtina" zehazteko ordua iritsi dela, atzeraeraginezko izaerarekin ezarritako bidegabekeriak ekiditeko. Gainera, presoak banaka hurbiltzearen alde azaldu da eta "legediarekin bat egitea, barkamena eskatzea edo damua azaltzea", euren egoerarentzat "erabakigarria" izan daitekeela esan du, "Langraizeko bideak erakusten duen moduan".

"Konpontzearen aldeko justiziarako" bideak bilatzea onurgarria izan daitekeela uste du Calparsorok baita "egia bilatzea" ere, ezker abertzaleak "euren historia propioa justifikatzea" bilatzen ez duen bitartean.

"Auzitegi Konstituzionaleko Fiskaltzak adierazi duen ildoa" dela esan du, eta zer erabakitzen duen arte itxaron beharko dela gaineratu du. Honen harira, Konstituzionalak " lehenbailehen iritzia ematea espero du, "askatasuna bezalako oinarrizko eskubideari eragiten diolako".

Presoak hurbiltzearen edo gaixo daudenen askatasunaren inguruan, "ideia nagusia zigorrak etxeetatik gertuen dauden espetxetan betetzea da", adierazi du. "ETAko presoen kasuan, banakako neurriak aztertu beharko lierateke, preso bakoitzaren birgizarteratzearen arabera", gaineratu du.

"Erabaki orokorrak" baztertu ditu eta amnistiak "debekatuta" daudela gogoratu du.

EAEko fiskal nagusiak egungo egoeran "errealitate berria" kontutan hartu behar dela esan du. Legeak ezartzeko garaian "abaguneak" daudela gaineratu du, "legeditik atera gabe, erralitatearekin bat eginez jokatu dezakegu".

Bestetik, Sorturen legalizazioak "ETAren amaiera" markatu dezakeela esan du, "ezker abertzaleko kideen adierazpen publikoetan oinarritutako intuizioa da"

Bere ustez, Gobernuak zuzen jokatzen du "ETArekin inoiz hitz egingo ez duela" esaten duenean. "ETArekin hitz egitea ez da beharrezkoa, presoekin eta abokatuekin hitz egin daiteke", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea