Politika -

Elkarbizitzarako lantaldea

Legebiltzarrak hilaren 30ean eztabaidatuko du lantaldearen sorrera

Legebiltzarreko Bozeramaileen Batzordeko kideek eztabaida bigarrenez atzeratzea erabaki dute.

Aintzane Ezenarro (Aralar). Argazkia: EITB.
Lehendakariak eta Jesus Lozak lehen bilera egin dute

01:10

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Legebiltzarrak hil honetako 30ean eztabaidatuko du bakegintza eta elkarbizitzarako lantalde berezi bat sortzea. Legebiltzarreko Bozeramaileen Batzordeko kideek eztabaida bigarrenez atzeratzea erabaki dute.

Aralarrek proposatuta, Bozeramaileen Batzordeak hartu du erabakia. Aintzane Ezenarroren taldeak ireki zuen lantalde horren inguruko eztabaida, baina Patxi Lopez lehendakariak ere antzeko foro bat sortzea proposatu zuen iragan osteguneko Osoko Bilkuran.

Bilkura horretan Aralarren proposamena eztabaidatu behar zuten, baina taldeek saioa atzeratzea erabaki zuten, alderdi politikoen arteko adostasuna lortzeko helburuarekin.

Egun horretan bertan, lehendakariak lantalde berezi bat sortzea proposatu zuen, ETAren amaiera kudeatzeko proposamenen artean.

Taldeek ez zuten akordiorik ixtea lortu, baina ekimenaren inguruan eztabaidatzen aritu dira. Ekimena martxoaren 22an eztabaidatu behar zuten, baina gaur astebete atzeratzea erabaki dute.

Lehendakariak eta Jesus Lozak lehen bilera egin dute

Patxi Lopezek ostiralean aukeratu zuen Jesus Loza bizikidetza eta memoria sustatzeko arduradun izateko, eta astearte honetan izan dute lehen bilera. Loza Jaurlaritzaren ordezkaria izango da Madrilgo gobernuarekin, euskal erakundeekin eta Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdiekin gai horren inguruko harremanak bultzatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea