Politika -

Diru-sarrera irregularrengatik

Bizkaiko Aldundiak Patxi Lopezen koinatua ikertzeko eskatu du

Melchor Gil PSE-EEko idazkariorde nagusi eta Patxi Lopez lehendakariaren koinatuak pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan 419.000 euro ezkutatu omen zituen.

Melchor Gil, PSE-EEko idazkariorde nagusia. Argazkia: EITB
Melchor Gil, PSE-EEko idazkariorde nagusia. Argazkia: EITB
Melchor Gil, PSE-EEko idazkariorde nagusia. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Melchor Gil, PSE-EEko idazkariorde nagusia eta Patxi Lopez lehendakariaren koinatia ikertzeko eskatu dio Bizkaiko Foru Aldundiak Fiskaltzari, ustezko diru-sarrera irregularrengatik.

Hainbat komunikabidek argitaratu dutenaren arabera, Ogasunaren ikuskaritzak Gilen zergak aztertzerakoan diru-sarrera irregularrak atzeman zituen, politikari honek PFEZ pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan 419.000 euro ezkutatu omen zituelako.

Ogasunak ikertzeko eskaera egin zuen 2011ko martxoan, eta urtarrilean berretsi egin zuen, Ministerio Publikoak behin behineko artxiboa eskatu ostean.

Melchor Gilek jada fiskaltzaren aurrean deklaratu du eta Ogasunak eskatu duen dirua bi lagunek utzi ziotela esan du. Horietako batek dagoeneko, berretsi egin du.

Bizkaiko Ogasunak 2010eko ekainean hasi zuen ikerketa fiskala, Gil Bizkaiko Batzar Nagusietan presidenteorde zenean, Kantabrian, Castro Urdialesen lursail bat erosi eta bertan txalet bat egiteko lanak hasi zituenean.

Erakunde horrek Gilek 2005 eta 2009 urte bitartean izan zituen diru-sarrerak ikertu zituen. Orduan, EITBko, Petronorreko eta Bilboko Portuko administrazio kontseiluetako kidea ere izan zen, baina haren diru-sarrerak ez omen zetozen bat etxebizitzaren balioarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea