Politika -
Eusko Legebiltzarra
Horrela jarraitu dugu eitb.com-en lehendakariaren agerraldia
10:32. Amaitu da bakerako eta elkarbizitzarako planaren xehetasunak azaltzeko Patxi Lopez lehendakariaren agerraldia.
I. Gomez | G. Palacios
10:32. Amaitu da bakerako eta elkarbizitzarako planaren xehetasunak azaltzeko Patxi Lopez lehendakariaren agerraldia.
10:30. "Une historikoa bizi dugu, Euskadin pairatu dugun indarkeria behin-betiko ixteko aukera daukagu".
10:29. Gizarteratzea hasi nahi duten presoen familiei laguntza ematea proposatu du Patxi Lopezek.
10:28. Ihes egindakoei eta "demokraziarekin bat" egin nahi dutenei Euskal Herrira bueltatzen "laguntzea" proposatu du.
10:24. Presoak hurbiltzen hastea proposatu du lehendakariak, beti ere espetxe-politika errespetatuz.
10:22. "ETAk ez die presoei erabaki pertsonalak hartzen utzi".
10:18. Espetxe-politika berri bat martxan jartzea "beharrezkozat" jo du lehendakariak.
10:14. Legebiltzarreko taldeekin batera, kanpoko erakundeetako ordezkariek edota "interesa duten" pertsonek parte hartuko lukete.
10:13. Bizikidetzarako Ponentzia Berezi bat proposatu du Lehendakariak.
10:12. "Batasuneko ordezkariek alderdi legal bat izan behar dute".
10:11. "Ez dugu onartuko terrorismoarekin bat egin dutenek orain biktimatzat agertu nahi izatea".
10:10. "Egia da. Batasunaren munduak aurrerapausoak eman ditu, baina oraindik gehiago eman beharko ditu".
10:07. "ETAk gure autogobernuari eraso dio, behin eta berriz".
10:05. "Zenbait funtzionarioren eskutik, giza-eskubideen urraketa pairatu dutenentzat ere ekimenak aurkeztuko ditugu".
10:03. "Euskaditik alde egin eta bueltatu nahi dutenentzat ekimenak martxan jarriko ditugu", esan du lehendakariak.
09:59. Oroimenaren Zentrua uztaila baino lehen martxan jartzeko, Lege proposamen bat aurkezteko eskatu die taldeei.
09:58. Jaurlaritzak, Legebiltzarrak, Foru Aldundiak eta Eudelek osatuko duten organua proposatu du lehendakariak.
09:53. "Ez dugu egiaren batzorde bat behar. Egia aurrean daukaguna da eta beti gure aurrean egon da", azpimarratu du Aralarren proposamenari buruz.
09:44. "Inork ez digu terrorismoaren amaiera oparitu. ETAri aurre egin diogunek lortu dugun erronka izan da", esan du lehendakariak.
09:39. Patxi Lopez: "Ez da inoiz gehiago terrorismoarekin bat egiten duen legebiltzarkide bat egongo. Hori ere, lortu dugu"
09:30. Patxi Lopez lehendakaria bere bake eta bizikidetza planaren neurri zehatzak azaltzen hasi da Eusko Legebiltzarreko bilkuran.