Politika -
Omenaldia
Miguel Buen: 'Ezker abertzaleak ez du behin betiko pausua ematen'
Miguel Buen Segurtasun sailburua ETAk hildako Ramon Doral, Carlos Diaz Arkotxa eta Iñaki Totorika ertzainen omenaldi ekitaldian izan da.
Erredakzioa
Miguel Buen Segurtasun sailburuak ETAko krimen bat ere zigorrik gabe ez gelditzeko eskatu du. Ildo horretan, ezker abertzaleak "behin betiko pausua ematen ez duela", eta ETAri disolbatzeko eskatzen ez diola deitoratu du.
Buen Arkautiko Ertzaintzaren Akademian izan da gaur, ETAk martxoan (baina urte ezberdinetan) hildako Ramon Doral, Carlos Diaz Arkotxa eta Iñaki Totorika ertzainen omenaldi ekitaldian.
Omenaldia Ertzainen Elkarteak eta terrorismoaren biktimen senideek (Asefavite) antolatu dute. Horien helburua ETAk hildako hamabost ertzainak beren urteurrenean gogoratzea da.
Minutu bateko isilunea eginez eta lore eskaintza batekin gogoratu dituzte hildako hiru ertzainak. Segurtasun sailburuaren hitzetan, gaur Arkautin egindako ekitaldia kontzientziak esnatzeko pizgarria izan daiteke.
Halaber, Miguel Buenek esan du ez duela inoiz ahaztuko "orduko ezker abertzalearen sufrimendua gizarteratzeko esaldia", eta "hori denbora luzez gogotik egin zutela" salatu du.