Politika -
Normalizazio prozesua
EAJk PPrekin eta PSErekin Madrilen itundu izana salatu du EAk
Pello Urizar Eusko Alkartasunako buruzagiaren esanetan, "EAJren jarrera okerra da, izan ere, erabakiak hemen, Euskal Herrian, hartu behar dira eta hura da normalizazioaren eta bakearen gako bat da".
Erredakzioa
Pello Urizar Eusko Alkartasunako buruzagiak larunbat honetan salatu duenez, EAJren jarrera "okerra" da, "Madrilen sozialistekin eta alderdi popularrarekin lan egitean kale egin duelako". "EAJk huts egin du, izan ere, erabakiak hemen, Euskal Herrian, hartu behar dira, hura baita normalizazioaren eta bakearen gako bat. EAJk haren apostua zein den argitu beharko luke", azpimarratu du Urizarrek.
Euskobarometroak zabaldutako azken datuen arabera eta "EAJ, PP eta PSE ezker independentistak egindako proposamen politikoa kokolan jartzen saiatu badira ere", EAk Alternatibarekin eta ezker abertzalearekin osatutako koalizioak "etorkizunerako apustua" izan daitekeela uste du Urizarrek.
Halaber, EAko buruzagiak iragarri duenez, haren alderdiko ordezkaritza bat izango da igande honetan Arrasaten izango den Isaias Carrascoren omenaldian. Gainera, Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak goiz honetan egindako lore-eskaintza baloratu du. "Hala eta guztiz ere, alderdi politiko guztien aitorpena eman behar da eta batzuk oraindik ere hori egiteko zailtasunak dituzte", azpimarratu du.