Politika -
Martxoaren 3ko biktimak
Mendia: 'Martxoaren 3ko biktimekiko keinuaren ordua iritsi da'
Martxoaren 3ko biktimei omenaldia egiteko "ordua iritsi dela" esan du Idoia Mendiak, Jaurlaritzak egin dien lehena.
Erredakzioa
1976ko martxoaren 3ko sarraskiaren 36. urteurrenean Eusko Jaurlaritzak biktimak omendu ditu Gasteizen eta "keinua egiteko ordua itsi da", esan du Idoia Mendia Jaurlaritzako bozeramaileak.
1976. urtean, Poliziaren tiroengatik hildako bost langileei lehen aldiz egin die Jaurlaritzak omenaldia.
Lore eskaintza egin dute, eta ekitaldian, Jaurlaritzako ordezakariekin batera, UGT eta CCOO sindikatuetako ordezkariak ere egon dira, Unai Sordo eta Damaso Casado, baita Jaurlaritzak Poliziaren biktimak izan direnen txostena egiteko lana agindu dion Manuela Carmena epaile ohia ere.
Gasteizko omenaldia "erakundeek gertatutakoa aitortzeko" helburua duela esan du Mendiak. Honen harira, hildakoak, eskubideen alde lan egiten zuten langileak zirela gogoratu du.
Martxoaren 3ko biktimen elkartea
Elkarteak ez du ekitaldian parte hartu, izan ere, Gobernuak ez diela gonbidatu eta omenaldia egiteko "era" ez zaiela gustatu esan dute. Idoia Mendiak, abisatu zitzaiela, baina erakundeak "omenaldi propioa" duela gaineratu du.