Politika -

Presoen hurbiltzea

Sarkozyk esandakoa aintzat hartzeko eskatu dio Amaiurrek Gobernuari

Frantziako presidentea ETAko presoak hurbiltzearen aldeko jarrera agertu du ostegun honetan. Barne Ministerioak, bestalde, Amaiurrek presoak manipulatzen dituela esan du.

Iker Urbina Amaiurreko diputatua. Foto: EITB
Sarkozyren gomendioari jarraitzeko eskatu dio Amaiurrek Gobernuari
Amaiurrek Sarkozyk esandakoa aintzat hartzeko eskatu dio Rajoyri

00:23

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nicolas Sarkozy Frantziako presidenteak ETAko presoen inguruan asteazken honetan esandakoa kontuan hartzeko eskatu dio Amaiurrek Gobernuari. Baionan izan da Sarkozy, eta bertan esan du presoak hurbiltzea "desiragarria" litzatekela.Iker Urbina Amaiurreko diputatuak agerraldia egin du Kongresuan, Sarkozyren hitzak baloratzeko, eta Frantziako presidentearen adierazpenek Gobernuaren jarrerarekin ''topo'' egiten dutela esan du. ''Presoen eskubideen urraketa dakarren espetxe politikari tinko eusten dio Gobernuak'', esan du.Bestalde, Barne ministroaren iritziz, Amaiurrek ETAko presoak "maneiatzeari" uko egin behar dio. Presoak "gizarteratzearen norabidean" pausoak eman behar dituztela gogoratu du Fernandez Diezek. Barne Ministerioaren iturrien arabera, Gobernuak "denbora asko" darama Amaiurri ETAren gaineko "eragina erabil dezala eskatuz", ETAren desegitea lortzeko eta presoek gizarteratzearen norabidean "pauso errealak" emateko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea