Politika -

Radio Euskadiko elkarrizketa

Garitano: 'Ez dugu egoera zaila, baina bai tentuz ibiltzekoa'

Ahaldun nagusiak errausketa-instalazioa baztertu du, baina Partzuergoaren eta Udalen erabakia dela adierazi du.

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia. Argazkia: EITB
Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia. Argazkia: EITB
Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia Radio Euskadin eskainitako elkarrizketan, defizitaren inguruan sortutako arazoa "diru-bilketan" duela oinarria esan du eta Jaurlaritza kritikatu du.

Aldundiak defizit arazoak dituen ala ez galdetuta, "ez dugu egoera zaila, baina bai tentuz ibiltzekoa", adierazi du Garitanok.

Bestetik, "osasun zentimoa" kritikatu du, "ez zaizkigulako zeharkako zergak gustatzen, denek ez dituztelako diru-sarrera berdinak, eta garraiolariei, gainera, min handia egin diezaieke".

Atez ateko bilketa

Hondakinen kudeaketarako atez ateko sistema defendatu du Gipuzkoako ahaldun nagusiak, "eredu jasangarriena delako, ekonomikoena eta ekologikoena".

Proiektu hau defendatzen dute, eta zentzu honetan, erraustegi-instalazio bati babesa ematea baztertu du, "baina hori ez du Aldundik erabakitzen, Partzuergoak baizik, eta Udalek, beraiek baitituzte eskumen horiek". Aldundiari kudeaketa horren planifikazioa dagokiola gogoratu du.

Horren harira, atez ateko sistema hiri handietan jartzea bideraezina dela esaten dutenei erantzunez, Donostia baino hiri handiago batzuek egiten dutela adierazi du.

Ezker abertzalearen adierazpena

Igandean ezker abertzaleak aurkeztu zuen adierazpenaren balorazioa egin du Garitanok, eta "bere egiten duela" esan du. "Zintzoa eta sakona da prozesu honetan aurrerapausoak ematen jarraitzeko".

Biktimen barkamenaren inguruan, "barkamenak zentzu erlijiosoa du, eta ez zaigu hori politikari aplikatzea gustatzen".

"Irtsiko da eguna non herrialde honetan denek hausnartu beharko dugun eragindako eta jasandako mina. Ez da soilik eragindakoa, jasandakoa ere bai".

Zentzu honetan, Kongresuko akordioa "ez da nahikoa" Gipuzkoako ahaldun nagusiarentzat.

Bestetik, martxoaren 8rako lehendakariak egin duen deialdiari, "entzungo dugu esaten duena", erantzun du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea