Politika -
'Bateragune' auzia
Gorenak Otegiren zigorra berrikusteko tramiteak bizkortu ditu
Auzitegi Gorenak Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaile ohiaren aurkako zigorra aztertzeko tramiteak bizkortu egin ditu, Europa Press agentziak jakinarazi duenez.
Erredakzioa
Auzitegi Gorenak Arnaldo Otegi Batasuneko bozeramaile ohiaren aurkako zigorra aztertzeko tramiteak bizkortu egin ditu, Europa Press agentziak jakinarazi duenez.
Iazko irailean, 10 urteko kartzela zigorra ezarri zion epaileak Arnaldo Otegiri, 'Bateragune' auzian. Orain, albiste agentziaren iturrien arabera, auzia berrikusteko data jartzea besterik ez da falta. Gelako epaileek ez dute zehaztu ahozko bista egingo duten edo saioa ateak itxita egingo duten.
Europa Press-en arabera, otsailaren erdialderako Gela osatutzat eman zuten eta epaileek idazkiak aurkezteko epea agortu zuten.
Normalean, Auzitegi Gorenak urtebete ematen du gaiak berrikusteko eta epaia erabakitzeko. Ondorioz, Otegiren auzi horretan tramiteak bizkortu egin dituzte.
Iazko irailak 16an, Auzitegi Nazioanalak hamar urteko kartzela zigorra ezarri zion Arnaldo Otegiri, 'Bateragune' egitasmoaren bitartez, Batasuna berregiten saiatzea egotzita.