Politika -

Eusko Legebiltzarrean

Patxi Lopezek martxoaren 8an azalduko du bake eta elkarbizitza ekimena

Eusko Legebiltzarreko Mahaiak eta Bozeramaileen Batzordeak data hori adostu dute lehendakariak agerraldia egiteko. Bakearen eta elkarbizitzaren inguruko planaren xehetasunak emango ditu bertan.

Patxi Lopez lehendakaria. Argazkia: EFE
Patxi Lopez lehendakaria. Argazkia: EFE
Patxi Lopez lehendakaria. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Lehendakariak bakearen eta elkarbizitzaren inguruko ekimenen berri emateko agerraldia egingo du martxoaren 8an Eusko Legebiltzarrean. Legebiltzarreko Mahaiak eta Bozeramaileen Batzordeak data hori aukeratu dute Patxi Lopezek agerraldia egin dezan.

Patxi Lopezek legealdi honetan egingo duen laugarren agerraldia izango da martxoaren 8koa.

Lehendakariak aurreko kontrol saioan iragarri zuenez, joan den irailean aurkeztu zuen dekalogoaren oinarriak "eguneratu eta garatuko" dituen ekimen berriak azalduko ditu Legebiltzarrean, "garai berriek eskainitako aukerak aprobetxatu eta herrialde honetan terrorismoaren zikloa behin betiko itxi eta memoria eta elkarbizitza finkatzeko".

Jaurlaritza: "Ezker abertzaleak askoz gehiago egin behar du"

Idoia Mendia Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak esan duenez, ezker abertzaleak joan den igandean egindako adierazpenak "ez du urte askoan izandako isiltasun konplizea ezabatzen" eta ezker abertzaleak herrialdearen alde "askoz gehiago egin behar" duela erantsi du.

"Ezker Abertzaleak herrialde honetan askoz gehiago egin dezake eta egin behar du, hori dela eta, bide luzea du aurretik", azaldu du.

Halaber, Egiaren Batzordearen eskaera "errealitatetik kanpo" dagoela iritzi dio, "herrialde honetan jende guztiak dakielako azken urteetan zer gertatu den", azpimarratu du Mendiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea