Politika -
Elkarrizketa ETBn
PSE-EEk EAJri eta PPri egotzi die defizitaren igoera
Txarli Prietok azaldu duenez, EAJk eta PPk diru-sarrera gehiago lortzeko eztabaida atzeratu dute, eta ondorioz, defizita igo egin da.
Erredakzioa
Txarli Prieto PSE-EEren Arabako idazkari nagusiaren arabera, EAJk eta PPk diru-sarrera gehiago lortzeko eztabaida "atzeratu" dute eta Eusko Jaurlaritzak herritarrei zerbitzu publikoak mantentzeko apustua egin behar izan du defizita murrizteko merkatuei begiratu beharrean.
ETBri eskainitako elkarrizketa batean Prietok "errekurtsoak murrizten" ari direla azaldu du eta "errekurtso horiei laguntzea beharrezkoa zenez" politika fiskala berrikustea eta iruzur fiskalaren kontrako politika "irmoago" bat proposatu zuen lehena lehendakaria izan zela azpimarratu du, baina "eztabaida horiek atzeratzen" jarraitu dela erantsi du.
Ordezkari sozialistak EAJ eta PP egin ditu, hain zuzen, atzerapen horren arduradun, EAJri "blokeatu" izana leporatu dio eta PPri, berriz, "eztabaidan sartu nahi ez" izana.
Egoera horren aurrean Eusko Jaurlaritzak bi aukera baino ez zituela adierazi du Txarli Prietok, "merkatuei eta defizitari soilik begiratzea defizita murrizten ahalegintzeko" edota "herritarrei begiratzea ongizatea eta bizi kalitatea ematen diguten zerbitzu publikoak eskaintzen jarraitzeko. Bigarren hori egin du eta defizita igo egin da", aitortu du.