Politika -
Erabakia
Maeztu: 'Iratzarrik ez nau arduratzen; gehiengoa Aralarren alde dago'
Aralarreko gazteen erakundea alderditik banandu da, datorren martxoaren 3an Gasteizen batzar nagusia egin baino apur bat lehenago.
Erredakzioa
Maeztuk Eusko Legebiltzarreko korridoreetan azaldu duenez, Iratzarriren erabakia "errespetatzen" du. Iratzarrik alderditik banatzea erabaki zuen larunbatean, "hauteskundeen logikaren menpe" ez jokatzeko.
Datorren martxoaren 3an Gasteizen egingo duten batzar nagusiaren ateetan erabaki du Aralarreko gazteen erakundeak alderditik banatzea. Egun horretan, Aralarreko militanteek datozen hauteskundeetara ezker abertzalearekin, EArekin eta Alternatibarekin batera aurkezteko proposamena aztertuko dute, besteak beste.
Irailean "alderdian jarraituko duen jende gazte askoren laguntzarekin ere” adostutako postulatuak berretsiko dituzte larunbateko batzarrean, Maeztuk adierazi duenez.
Aralarrekin lotuta egon arren, "erakunde autonomoa" da Iratzarri, Maezturen hitzetan, eta bertako kide batzuek, barne eztabaida saihestuz eta erabakia zuzenean hedabideen aurrean aurkeztuz, egindako hautua izan dela azpimarratu du.