Politika -

Adierazpena

PP: 'Ezker abertzaleak keinu txiki batekin orria azkar pasatu nahi du'

Bestetik, ETAk eragindako mina kondenatzeko exijitu dio PSE-EEk ezker abertzaleari eta "sentsibilizazio falta" erakutsi baino, "konplize" izan direla erakutsi dutela esan dio.

Borja Semper Gipuzkoako PPko presidentea. Argazkia. EITB
Borja Semper Gipuzkoako PPko presidentea. Argazkia. EITB
Borja Semper Gipuzkoako PPko presidentea. Argazkia. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Borja Semper Gipuzkoako PPko presidentearen ustez, ezker abertzaleak, "biktimak umiltzeaz gain, ETAren hilketen estrategian lagundu du eta gainera, justifikatu egin du".

Borja Semper Gipuzkoako PPko presidenteak kritikatu egin du ezker abertzaleak "orrialdea, keinu txiki batekin" pasatu nahi izatea, Donostiako Kursaal jauregian aurkeztu zuen adierazpenaren harira. "Orain bi egun arte, mina sozializatzeaz hitz egiten zuten", eta horregatik, "apaltasun eta zintzotasun" gehiago eskatu dio.

ETBn egindako elkarrizketa batean, ezker abertzalearen adierazpenak "kanpotik albiste ona" ematen duela onartu du,"30 urtetan Euskadin zer gertatu den ezagutzen ez duenarentzat". Baina, horren ustez, "harrigarria" izan da adierazpena. "Orain bi egun arte manifestazioetan 'ETA, hil' oihukatzen zutenek orain keinu txiki batekin orria pasatu eta gertatutako guztiaz ahaztea nahi dute", adierazi du.

Semperren iritziz, ezker abertzaleak "biktimak umiltzeaz gain, ETAren estrategia lagundu eta justifikatu egin du".

Terroristek biktimei "askoz gehiago zor" dietela uste du PPko buruzagiak, baina baita "euskal gizarteari ere". "Gure izenean hil du ETAk, eta barkamen zintzoa merezi dugu egin diguten minagatik", gaineratu du.

Bestetik, Mikel Torres, PSE-EEko exekutibako kide eta Portugaleteko alkateak ezker abertzaleari eskatu dio ETAren desegitea eskatzeko eta eragindako mina kondenatzeko. Gainera, "sentsibilizazio maila falta" erakutsi baino, "konplize" izan direla erakutsi dutela esan dio.

Radio Euskadin egin dituen adierazpenetan, Patxi Lopez lehendakariak Kongresuan lortutako akordioa Euskadira ekartzeko aukera nabarmendu du, "Legebiltzarra, azken urteetan, bilkura gune izan baita".

Ezker abertzalearen adierazpenen harira, "ematen dituzten pauso guztiak, txikiak badira ere, onak dira", esan du, baina "bidea luzea da, eta pauso txikietan egiten ari dira, gizarteak ordea, pauso handiagoak eskatzen ditu", esan du.

Bestetik, ezker abertzaleari "ETAri desegiteko" eskatzeko exijitu dio, Torresen ustez "hitz anbiguoak daudelako, eta gizarteak ulertzen ez dituelako".

Aintzane Ezenarro Aralarreko bozeramaileak ere ezker abertzalearen adierazpnearen inguruan hitz egin du bere Facebokkeko kontuan.

"ETAko biktimekiko sentsibilizazio faltagatik barkamena eskatu izana, Aieteko adierazpen hotza baino pauso bat gehiago da biktimekiko. Hala ere, "nahigabe" izan dela esatea ez da oso sinesgarria. "Sufrimendua sozializatu" bezalako esaldiak ez ditugu ahaztu behar, zibilak, politikariak eta kazteariak hiltzera ermana baitzuen, beraz iragana bere gain hartu behar dute", adierazi du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea