Politika -
Ostiral honetan
Oier Oa Pujol ETAko ustezko kidea atxilotu dute Angelun
Hondartza batetik gertu atxilotu dute, motxila batekin bizikletan zihoala. Segurtasun patruila batek gelditzeko eskatu dio, eta atxilotuak ETAko kide gisa identifikatu du bere burua.
Erredakzioa
Herritarren segurtasunerako patruila batek Oier Oa Pujol ETAko ustezko kidea atxilotu du ostiral honetan Angelun, Lapurdin, polizia iturriek jakitera eman dutenez.
18:00ak pasata atxilotu dute, hondartza batetik gertu, motxila batekin bizikletan zihoala. Gelditzeko eskatu diote, eta atxilotuak ETAko kide gisa identifikatu du bere burua.
ETAko ustezko kide bilatuenetako bat da Oa Puyol. Baionako polizia-etxerara eraman dutenez, galdeketa egiteko.
Atxilotua bizikletan zihoan, motxila batekin. Terrorismoaren aurkako iturriek jakinarazi dutenez, dokumentazio faltsua, Guardi Zibilaren agiri faltsu bat eta dirua zeramatzan bertan (1.300 eta 1.800 euro bitartean).
Azken urteotan ETAko ustezko hainbat kide atxilotu dituzte bizikletan zihoazela. Iturri horiek beraiek argitu dutenez, 'Txeroki'k taldeen artean abiatutako ohitu omen da hau, arreta ez deitzeko.Donostian jaio zen Oier Oa, 1984an. Garzonek agindutako operazio baten barruan, 2002 martxoan atxilotu zuten, Segiko kidea izatea leporatuta. Operazio horretan beste hamar pertsona atxilotu zituzten, Segiko kidea izatea ere egotzita.
Fidantza ordaindu ondoren, aske utzi zuten. Baina, 2009an Auzitegi Nazionalean bere aurkako epaiketa egitekoa zenenean ez zen bertara agertu, eta atxilotzeko nazioarteko agindua deitu zuten.