Politika -

Gurtelen errugabetu ostean

Camps Valentziako Parlamentura itzuli da, zazpi hilabeteren ostean

Generalitateko presidente ohiak ez du argitu bere etorkizun politikoa, eta "oraingoz, eserlekuan esertzea" baino ez duela buruan esan du.

Francisco Camps, Ricardo Costa agurtzen, gaur Valentziako Parlamentuan. EFE
Francisco Camps, Ricardo Costa agurtzen, gaur Valentziako Parlamentuan. EFE
Francisco Camps, Ricardo Costa agurtzen, gaur Valentziako Parlamentuan. EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Francisco Camps Valentziako Gobernuko presidente ohia lurralde horretako Parlamentura itzuli da gaur, zazpi hilabeteren ostean, hau da, Gurtel ustelkeria sarearen harira auzipetu eta gero dimisioa aurkeztu zuenetik.

Urtarrilaren 25ean, epaimahaiak absolbitu egin zuen auzi horretan.

Camps saioa hasi baino ordu erdi lehenago iritsi da Ganberara. Atzeko atetik sartu da, eta talde popularraren bilerara zuzendu da.

Ondoren, adierazpenak egin ditu kazetarien aurrean, eta "pozik eta zoriontsu" dagoela esan du.

Etorkizun politikoa pentsatuta badauka galdetu diotenean, "oraingoz, eserlekuan esertzea" baino ez duela buruan erantzun du.

Presidente ohiak diputatu autonomiko akta du, baina uko egin dio soldata jasotzeari.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea