Politika -

Polizia operazioa

Jorge Fernandez: 'Atxilotuek ETAko buruei informazioa ematen zieten'

Desegiten ez diren bitartean, segurtasun indarrak eta Gobernuak euren aurka jarraituko dutela ohartarazi dio ETAri Barne ministroak.

Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa. Argazkia: Efe
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa. Argazkia: Efe
Jorge Fernandez Diaz Barne ministroa. Argazkia: Efe

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gipuzkoan bart atxilotu dituzten bi lagunak talde "legal" bateko kideak dira, Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak esan duenez, eta ETAko goi-kargudunei informazioa pasatzen zieten. Guardia Zibila "aspalditik" horien atzetik zebilela gaineratu du, baina operazioa Laurence Le Vert Frantziako terrorismoaren aurkako epaileak agindu duela zehaztu du.

Ministroak abisu bat bidali die ETAko kideei: ETA desegiten ez den bitartean, Gobernua eta segurtasun indarrak atzetik izango dituztela esan diete.

Gobernuaren jarrera oso argia da Fernandez Diazen hitzetan : "ETAk desegin egin behar du, eta zenbat eta azkarrago, orduan eta hobe, baita ETAko presoentzat ere, espetxe onurak har ditzazketelako". "Espainiako demokraziak ez dio ETAri eskerrik eman behar desegiteagatik", adierazi du eta Gobernuak ezin duela ETArekin negoziatzera eseri berretsi du.

Bestalde, ETAren indarkeria ez kondenatzeagatik eta taldeari desegitea ez eskatzeagatik Amaiurri kritika egin dio, baina juridikoki ilegalizazioa lortzea oso zaila dela esan du.

"Aurrekari juridikoak kontuan hartuta, ekimen hori aurrera ateratzeko aukera gutxi dago, ez baitago nahikoa froga argi horretarako"

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea