Politika -

Dokumentazioa

12 atxilotu, ETAk indarkeriaren behin betiko amaiera iragarri zuenetik

ETAk indarkeria behin betiko amaitu zuela iragarri eta zortzi egunera gauzatu zen lehen atxiloketa, urriaren 28an, alegia. Poliziak Ventura Tome Quiroga ETAko ustezko kidea atxilotu zuen Belgikan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den urriaren 20an ETAk indarkeriaren behin betiko amaiera iragarri zuenetik segurtasun indarrek guztira 12 pertsona atxilotu dituzte erakundearekin zerikusia dutelakoan.

ETAren iragarpenaren ondoren egindako lehen atxiloketa urriaren 28an jazo zen, Begilkan. Poliziak Ventura Tome Quiroga ETAko ustezko kidea atxilotu zuen, Auzitegi Nazionalak bere kontrako euro-agindua zuen ezarrita 80ko hamarkadan izandako hainbat atentaturen harira.

Polizia operazio horretan Ventura Tomeren pisukidea, Javier Aguirre Ibañez, ere atxilotu zuten.

2011ko abenduaren 12an Frantziako Poliziak Josu Esparza Ekineko ustezko kidea atxilotu zuen Baionan, eta hurrengo egunean Julen Mujika Andonegi eta Ihintza Oxandabaratz atxilotu zituzten Saint Jean de Pied de Porten.

Urtarrilaren 14an, Frantzia erdialdean, Jon Etxebarria Oiarbide, Iñigo Sancho Marco eta Ruben Rivero Campo atxilotu zituzten. Terrorismoaren kontrako iturriek 2010eko martxoaren 16an izandako tiroketarekin lotu zuten Oiarbide, Jean-Sege Nerin polizia hil zen bertan. 

Atxiloketa horiek izan ziren, hain zuzen, Mariano Rajoy presidente izendatu ostean egindako lehenak.

Urtarrilaren 25ean, Frantziako Poliziak Ernesto Prat Urzainki ETAko ustezko kidea atxilotu zuen Urruñan.

 Horiez gain, segurtasun indarrek beste hiru pertsona atxilotu dituzte EAEn Auzitegiek ezarritako zigorrak betetzeko helburuarekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea