Politika -
Elkarrizketa Radio Euskadin
EAJk, PSEk eta PPk adierazpen bateratua ados lezakete ETAri buruz
Antonio Basagoitik azaldu duenez, adierazpenarekin"desegitea eta bakean uztea" exijituko liokete ETAri.
Erredakzioa
Antonio Basagoiti Euskadiko PPko presidenteak iragarri du balitekeela bere alderdiak, EAJk eta PSE-EEk adierazpen "bateratua" adostea, ETAri "desegitea, bakean uztea eta euskal gizartearen eta gizarte espainiarraren arteko bizikidetza lasaia uztea" exijitzeko.
Radio Euskadiko "Boulevard" saioan egindako elkarrizketa batean, Basagoitik azaldu du adierazpenak ez duela mezurik izango ezker abertzalearentzat, baizik eta "gizarte osoarentzat", garrantzitsuena "[ETA] desegitea, bizikidetza esparrua errespetatzea, demokraziak irabaztea eta demokraziari hainbat urtez eraso diotenek ez irabaztea" baita.
"Ezin da gertatu Batasunak gero eta babes eta ospe handiagoa izatea, asteburuan lehendakariak egindako adierazpenen antzekoen ondorioz", esan du.