Politika -
ETAren amaiera
ETAren amaiera kudeatzeko idatzi bat negoziatzen ari dira PSOE eta PP
Idatziak ETAri desegiteko exijitzen dio. PSOEk jada aurreratu du UPyDk Amaiur eta Bildu ilegalizatzeko egin duen eskaerak ez duela zentzurik, indarkeria dagoeneko amaitu denean.
Erredakzioa
PSOE eta PP ETAren amaieraren inguruko idatzi bat negoziatzen ari dira El Pais egunkariak argitaratu duenez, eta asmoa, ondoren EAJri eta CIUri aurkeztea da.
ETAri behin betiko desegiteko eskatzen zaio bertan, eta azken hilabeteetan, Estatuko segurtasun indarrek eta Ertzaintzak ETAren indarkeriaren amaiera berretsi eta gero, indarkeriaren amaiera oinarri hartuta, "aro berri" batean gaudela nabarmendu nahi du.
Zirriborroa Ramon Jauregi sozialistak Leopoldo Barredari aurkeztu dio, eta idatzia adostu ondoren, beste alderdi batzuei helarazteko asmoa dute. Indarkeria utzi ostean behin betiko desagertzea exijitzen diote ETAri, eta Jaurlaritzari eta euskal alderdiei, biktimen memoria eta Euskadin adiskidetzea bultzatzeko neurriak sustatzea.
Joan den asteartean, Rosa Diez UPyDko bozeramaileak Amaiur eta Bildu ilegalizatzeko eskaera egin zuen Kongresuan, eta sozialistek proposamen hori PPrekin idatzi alternatibo bat egiteko aprobetxatu dute. Gaur arratsaldean bozkatuko dute UPyDren eskaera, baina sozialistek aurreratu dute aurka bozkatuko dutela.
Helburua, ETAren indarkeriarik gabeko "aro berri" baten hasieran gaudela adieraztea eta taldeari desegiteko eskaera egitea da.
Basagoitik PPren, EAJren eta PSEren arteko "adierazpen bateratu" bat egon daitekeela berretsi du.
ETAri "desagertu eta euskal gizarteari bakean utzi" dioen adierazpen "bateratu" bat egon daitekeela onartu du Antonio Basagoitik PPren, EAJren eta PSEren artean.
ETAri "desagertu eta euskal gizartea bakean utzi" esateko adierazpen "bateratu" bat egiteko aukera badagoela onartu du Basagoitik Radio Euskadineskaini duen elkarrizketa batean, eta bertan esan duenez, testuak ez du mezurik ezker abertzalearentzat, "gizarte osoarentzat" baino, garrantzitsuena "ETA desegitea, elkarbizitza errespetatzea eta demokrazia garaitzea" baita.