Politika -
Bere blogean
Gobernu zentrala bake prozesuaren buru izan behar da, Urkulluren ustez
"Benetako bakea eta benetako adizkidetzea" ETAren desagerpenetik haratago daudela azpimarratu du agintari jeltzaleak.
Erredakzioa
"Bake-prozesua"ren buru "Gobernu zentralak" egon behar duela esan du Iñigo Urkullu EAJren EBBko presidenteak, baina beti gainontzeko alderdiak "lagun" dituela eta "benetako adostasun poltikoan".
Horri lotuta, jeltzaleen agintaria azpimarratu egin du bake-prozesuak bermeak behar dituela, "elkarrizketa eta negoziazioa" bereizten eta "ezker abertzale tradizionala ETArengandik askatzen laguntzen" duena.
Bere blogea idatzitako artikuluan, "oposizio numantziarra" eta "bideko mugarri guztiak aldez aurretik seinalatzen tematzea" bake-prozesuari kalte egiten dietela salatu du Urkulluk.
Era berean, "benetako bakea eta benetako adizkidetzea" ETAren desagerpenetik haratago daudela azpimarratu du agintari jeltzaleak.