Politika -

Ezker abertzalea

Permach:'Gobernuak gatazkaren alde politikoa ikustea aurrerapausua da'

Joseba Permachen arabera, "nahitaezkoa" da "gatazka bere osotasunean konponduko duen elkarrizketa prozesua" hastea.

Joseba Permach eta Maribi Ugarteburu.
Joseba Permach eta Maribi Ugarteburu.
Joseba Permach eta Maribi Ugarteburu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ezker abertzaleak adierazi du Espainiako Gobernuak euskal gatazkaren "ikuspegi politikoa" ikustea "urrats bat" dela "norabide zuzenean", eta gaiari "ikuspegi zabalaz" heltzeko eskatu dio.

Halaber, alde batetik Exekutiboak eta ETAk hitz egitea, eta bestaldetik alderdi "guztiek" ere egitea "ezinbestekoa" dela iritzi dio. Agiri batean, Joseba Permach bozeramaileak "inportante"tzat jo du Jorge Fernandez Diaz Barne ministroak aitortu izana ETA ez dela bakarrik "arazo poliziala", "kutsu politiko ukoezina" ere baitu.

Permachek baloratu egin ditu Fernandezen hitzak, "eduki eta modu", Diputatuen Kongresuan egin baitzituen, "UPyDk Bildu eta Amaiur legez kanporatzea eskatzeko ekimen bat eztabaidatzen ari zela".

Elkarrizketa ETArekin

Buruzagi abertzalearen esanetan, "ezinbestekoa" da "gatazka bere osotasunean konponduko duen elkarrizketa prozesua" abiatzea.

Horrenbestez, ETArekin "gatazka politikoaren ondorioak eta indarkeria gainditzea baino ez" oinarri izango lituzkeen elkarrizketa abiatzea eskatu die Espainiako eta Frantziako Estatuei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea